1 Erregeak 17:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Galaad eskualdean zegoen Tixbe herriko Eliasek esan zion Akab erregeari: «Ala Jauna, Israelen Jainkoa! Haren zerbitzari nauzu ni. Horra, ez du ihintzik, ez euririk egingo hurrengo urteetan, nik agintzean baizik».

2. Jaunak honela hitz egin zion Eliasi:

3. «Abia zaitez hemendik, zoaz ekialderantz eta gorde zaitez Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit erreka inguruan.

4. Errekatik edango duzu, eta zuri bertan jaten emateko agindu diet beleei».

1 Erregeak 17