Zenbakiak 7:87-89 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

87. Erre-oparitarako abereak, guztira, hamabi zekor, hamabi ahari eta urtebeteko hamabi bildots ziren, zegozkien labore-opariekin batera, eta hamabi aker barkamen-oparitarako.

88. Elkartasun-oparitarako abereak, guztira, hogeita lau zekor, hirurogei ahari, hirurogei aker eta urtebeteko hirurogei bildots ziren. Horiek izan ziren aldarea sagaratu ondorengo inaugurazio-jairako opariak.

89. Jaunarekin mintzatzeko elkarketa-etxolan sartu ohi zenean, Jaunaren ahotsa entzuten zuen Moisesek; ahotsak itun-kutxa gaineko estalki gainetik, izaki hegaldunen artetik, hitz egiten zion.

Zenbakiak 7