Zenbakiak 35:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Sei hiriok babes-hiri izango dituzte, bai israeldarrek, bai etorkin nahiz israeldarren artean ostatuz dauden bidaiariek: nahi gabe hiltzen duen edonork, haietan aurkituko du iheslekua.

16. «Burdinazko tresnaz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.

17. Hiltzeko moduko harria jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.

Zenbakiak 35