Zenbakiak 33:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Sukotetik abiatu eta, basamortu-ertzean, Etamen kanpatu ziren;

7. Etamdik abiaturik, Baal-Tzefon parean dagoen Pi-Hirotera itzuli ziren eta Migdol aurrean etxolatu;

8. Pi-Hirotetik abiaturik, itsasoa zeharkatu eta basamortura iritsi ziren eta, Etam basamortuan hiru eguneko bidea egin ondoren, Maran kanpatu;

9. Mara ere utzi eta, Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren;

10. Elimdik Itsaso Gorri ondora joan ziren hurrengo;

11. Itsaso Gorritik, Sin basamortura;

Zenbakiak 33