40. Orduan jakin zuen Kanaango Negeven bizi zen Aradeko kanaandar erregeak israeldarren etorreraren berri.
41. Israeldarrak, Hor menditik abiaturik, Tzalmonara iritsi ziren;
42. Tzalmonatik Punonera;
43. Punonetik Obotera;
44. Obotetik Moabeko mugaldean dagoen Iie-Abarimera;
45. Iie-Abarimdik Dibon-Gadera;
46. Dibon-Gadetik Almon-Diblataimera;
47. Almon-Diblataimdik Nebo parean dauden Abarim mendietara;
48. eta Abarim mendietatik abiaturik, Moabeko lautadara iritsi ziren eta han kanpatu, Jordan ondoan, Jeriko parean.