Zenbakiak 28:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

28. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo

29. eta arkume bakoitzeko lau kilo.

30. Gainera, aker bat zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.

31. Opariok eginen dituzue eguneroko erre-opari eta labore-opariez gain. Abere akats gabeak aukeratuko dituzue eta dagozkien isur-opariak erantsiko.

Zenbakiak 28