Zenbakiak 26:32-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Xemidarengandik xemidatarrak eta Heferrengandik hefertarrak.

33. Heferren seme Tzelofhadek ez zuen semerik izan, alabak baizik; alaben izenak Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza ziren.

34. Horiek ziren Manasesen senitarteak: 52.700 gizonezko guztira.

35. Efraimen leinuko senitarteak: Xutelahengandik xutelahtarrak, Bekerrengandik bekertarrak, Tahanengandik tahandarrak,

36. eta Xutelahen seme Eranengandik erandarrak.

37. Horiek ziren Efraimen leinuko senitarteak: 32.500 gizonezko guztira.Horiek ziren Joseren ondorengoak, senitarteka erroldaturik.

38. Benjaminen leinuko senitarteak: Belarengandik belatarrak, Axbelengandik axbeldarrak, Ahiramengandik ahiramdarrak,

Zenbakiak 26