Zenbakiak 25:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Esaiozu, bada, bake-ituna egiten dudala berarekin:

13. itun horren indarrez betiko ematen diet apaizgoa, bai berari, bai beraren ondorengoei; izan ere, bere Jainkoaren eskubideaz arduratsu agertu da Pinhas, eta israeldarren aldeko barkamen-ohikunea egin du».

14. Emakume madiandarrarekin hil zuten israeldarrak Zimri zuen izena eta Simeonen leinuko familiaburuetakoa zen Saluren semea;

15. emakume madiandarrak, berriz, Kozbi zuen izena eta Madiango Tzur senitarteburuaren alaba zen.

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

17. «Eraso madiandarrei eta porroka itzazu,

Zenbakiak 25