Zenbakiak 23:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Balakek esan zion Balaami: «Zatoz, beste leku batera eraman behar zaitut. Agian, Jainkoak ez du eragozpenik izango handik Israel madarika dezazun».

28. Basamortuaren gain zegoen Peor mendi-gailurrera eraman zuen.

29. Balaamek esan zion: «Eraiki hemen ere zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».

30. Hala egin zuen Balakek, eta zekor eta ahari bana eskaini zituen aldare bakoitzean.

Zenbakiak 23