Zenbakiak 21:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Hor menditik, Itsaso Gorrirako bidea hartu zuten israeldarrek, Edom lurraldea inguratzeko asmoz. Bidean, ordea, adorea galdu

5. eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»

6. Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.

7. Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko».Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari.

8. Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».

Zenbakiak 21