14. Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,
15. haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.
16. Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.
17. «Ondoren, elkarketa-etxola eta lebitarrak joango dira beste kanpamenduen erdian. Etxolatu ziren ordenaren arabera abiatuko dira, kanpamendu bakoitza bere banderaren atzetik.
18. «Mendebaldean Efraimen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Efraimdarren buruzagia Amihuden seme Elixama izango da,
19. haren gudari-taldeak 40.500 gizon dituelarik.
20. Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da,
21. haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik.