Zenbakiak 2:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik.

12. Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da,

13. haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik.

14. Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,

15. haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.

16. Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.

Zenbakiak 2