Zenbakiak 15:39-41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

39. Borlatxoek nire aginduak gogoan edukitzen eta betetzen lagunduko dizuete. Horrela, ez diezue amore emango nirekin desleial izatera bultzatu ohi zaituzteten begi-bihotzen irrikei;

40. alderantziz, nire agindu guztiak gogoan eduki eta bete egingo dituzue, eta zeuen Jainko honentzat sagaratuak izango zarete.

41. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztena. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».

Zenbakiak 15