12. Ez bedi Miriam amaren sabeletik irten orduko haragia erdi janik duen hilaurraren pareko gerta!
13. Moisesek oihu egin zion Jaunari, esanez:—Arren, Jainko, senda ezazu!
14. Jaunak erantzun zion:—Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Beraz, geldi bedi zazpi egunez kanpalekutik urruti; ondoren, itzuliko da.
15. Horrela, kanpalekutik urruti utzi zuten Miriam zazpi egunez. Herria ez zen abiatu Miriam bildu zitzaien arte.
16. Gero, Hatzerotetik abiatu eta Paran basamortuan etxolatu ziren.