Zenbakiak 11:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Orduan, mutiko bat korrika joan zitzaion Moisesi, esatera:—Eldad eta Medad profeta bezala mintzatzen ari dira kanpalekuan.

28. Nunen seme Josuek, gaztetandik Moisesen laguntzaile zenak, esan zuen:—Ene jaun Moises, galaraz iezaiezu!

29. Moisesek ihardetsi zion:—Niregatik jeloskor? Nahiago nuke herri osoa profeta bihurtzea, Jaunak bere espiritua denei ematea!

30. Gero, kanpalekuan bildu ziren Moises eta Israelgo herri-arduradunak.

31. Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen: egun bateko bidea adinako luze-zabala estali zuten galeperrek kanpalekuaren inguru osoan, metro bat lodiko galeper-piloa zegoelarik.

Zenbakiak 11