Zenbakiak 10:26-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean

27. eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.

28. Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.

29. Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari:—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.

30. Hobabek erantzun zion:—Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.

31. Moisesek, berriro:—Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu.

Zenbakiak 10