Zakarias 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.

2. Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,

3. hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.

4. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer esan gura dute, jauna?

5. Aingeruak erantzun zidan:—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.

Zakarias 6