Zakarias 4:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala,

2. eta galdetu zidan:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.

3. Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.

10b. —Zazpi kriseilu horiek, lurbira osoa arakatzen duten Jaunaren begiak adierazten dituzte.

10a. Hasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean.

Zakarias 4