Zakarias 1:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eta galdetu nuen:—Zer adierazten dute, jauna?Niri adierazpenak emateko zegoen aingeruak erantzun zidan:—Erakutsiko dizut zer adierazten duten.

10. Orduan, sastraka artean zegoenak esan zidan:—Lurra arakatzeko Jaunak bidali dituenak dira hauek.

11. Zaldizkoek sastraka artean zegoen Jaunaren aingeruari adierazi zioten:—Arakatu dugu lurra, eta bakean eta bare aurkitu dugu.

12. Orduan, Jaunaren aingeruak esan zuen:—Jaun ahalguztiduna, noiz arte iraungo duzu Jerusalemez eta Judako beste herriez errukitu gabe? Badira hirurogeita hamar urte haien aurka haserre zaudela.

Zakarias 1