Tobit 8:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.

10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».

11. Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,

12. esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».

Tobit 8