20. Raguelek Tobiasi deitu eta, zin eginez, esan zion: «Hamalau egunez ez zara hemendik mugituko. Hemen geldituko zara nire etxean jaten eta edaten eta nire alabaren bihotza alaitzen, asko sufritu baitu.
21. Gero, nire ondasunen erdia hartu eta itzuliko zara onik aitaren etxera. Beste erdia ere zuena izanen da emaztea eta biok hilko garenean. Izan adore, seme, Edna eta biok ere aita-ama gaituzu eta. Zure emazte eta bion ondoan gaituzu gaurdanik eta betiko. Izan adore, seme!»