1. Asarhadonen erregealdian itzuli nintzen etxera eta berriro eman zizkidaten Ana, neure emaztea, eta Tobias, neure semea.Mendekoste izeneko gure jaiegunean, hau da, Asteen Jai santuan, otordu ederra ipini zidaten. Eseri nintzen
2. jaki bikainez betea zegoen mahaian eta esan nion Tobias neure semeari:—Seme, zoaz eta ikus Ninivera erbesteratutako gure senideen artean Jaunaz bihotz-bihotzez oroitzen den behartsuren bat ba ote den eta ekarzu gurekin jatera. Itzuli arte itxarongo dizut.
3. Atera zen Tobias gure herritarren arteko behartsuren baten bila; baina itzultzean, esan zidan:—Aita!Nik esan nion:—Zer, seme?Eta hark:—Aita, gutar bat hil dute; ito egin dute eta oraindik hor datza plaza nagusian botata.
4. Bat-batean jaiki eta, janaria ukitu ere egin gabe utzirik, plazara joan nintzen gizon hura jasotzera, eta gela batean utzi nuen, eguzkia sartzean lur emateko.
5. Gero, etxera itzuli, garbikuntza egin eta bazkaldu egin nuen nahigabeturik.