Tobit 10:7-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Emazteak ihardetsi zion:—Ez esan horrelakorik, ez esan gezurrik niri! Gure semea hila da.Egunero bizi-bizi atera ohi zen Ana semeak hartutako bidera, semea zetorren ikustera, ez baitzion inori sinesten. Eguzkia gordetzean, etxera itzuli ohi zen zotinka eta gau osoa negarrez igaro ohi zuen, lo egin ezinik.

8. Raguelek bere alabaren ezteiak ospatzeko zin eginez erabakitako hamalau egunak bete zirenean, Tobiasek esan zion:—Uztazu joaten! Badakit nire gurasoek galdua izango dutela ni berriro ikusteko itxaropena. Otoi, aita, uztazu neure aitarengana joaten. Esan nizun nolako egoeran utzi nuen.

9. Raguelek ihardetsi zion Tobiasi:—Geldi zaitez nirekin, seme. Mezulariak bidaliko dizkiot zuen aita Tobiti, zure berri ematera.Baina Tobiasek, berriro:—Ez, benetan. Uztazu, arren, aitarengana joaten.

Tobit 10