Tobit 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bitartean, joan-etorria egiteko behar ziren egunen kontua ateratzen zuen egunero Tobitek. Egunak igaro eta semea ageri ez zela ikusirik,

2. Tobitek zioen bere baitan: «Bertan geldiarazi ote dute? Beharbada, Gabael hila izango da eta ez dio dirua inork emango».

3. Eta larritzen hasi zen.

4. Anak, emazteak, zioen: «Hil egingo zen gure semea, honez gero ez da egongo bizion artean». Eta negar-zotinka hasi zen, esanez:

Tobit 10