Titori 3:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gu ere, noizbait, burugabe, errebelde, bide-galdu, edozein grina eta atseginkeriaren menpeko izanak gara, gaiztakerian eta bekaizkerian bizi izanak, gorrotagarri eta elkarren gorrotatzaile.

4. Baina orain Jainko gure Salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitasuna agertu da

5. eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz;

6. Espiritu hori oparo isuri zigun Jainkoak Jesu Kristo gure Salbatzailearen bitartez;

7. horrela, Jainkoak bere onginahiaz onartu gaituelarik, itxaro dugun betiko biziaren oinordeko bilakatu gara.

Titori 3