Santiago 3:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du.

8. Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.

9. Berorren bidez bedeinkatzen dugu geure Jaun eta Aita, eta berorrexen bidez madarikatzen gizakia, Jainkoaren irudira egina dena.

10. Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar.

11. Iturri batek berak eman ote ditzake, gero, ur geza eta gazia?

Santiago 3