Salmoak 95:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari,poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!

2. Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz.

3. Jauna Jainko handia baita,jainko guztien gain errege handia.

4. Bere esku dauzka lurpeko leizeak,bereak ditu mendi-gailurrak.

5. Berea du itsasoa, berak egina,eta lehorra, bere eskuz moldatua.

6. Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!

Salmoak 95