Salmoak 90:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Itzul zakizkigu, Jauna! Noiz arte haserre?Erruki zeure zerbitzarioi!

14. Ase gaitzazu goizero zeure maitasunaz,bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dezagun.

15. Eman zoriona orain arteko egun estuen ordez,ikusi ditugun urte gorrien ordez.

16. Zure zerbitzariok ikus dezagula zure ekintza,eta gure seme-alabek zure nagusitza!

17. Guregana bedi Jaunaren, gure Jainkoaren, gozoa!Burutu bitza ongi gure eginbeharrak,burutu ongi gure eginbehar guztiak!

Salmoak 90