Salmoak 9:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. zure goralpenak kontatu ahal ditzadanSion hiri ederreko sarreran,alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.

16. Berek egin zulora jausi dira nazioak;berek jarritako sarean trabatu zaie oina.

17. Jauna agertu da, justizia ezarri du:gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.

18. Bihoaz Herio Leizera gaiztoak,Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak.

19. Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua;errukarrien itxaropenak ezin huts egin.

20. Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia!Epaitu nazioak zeure aurrean!

21. Bete itzazu beldur-ikaraz, Jauna;kontura bitez nazioak gizaki huts direla.

Salmoak 9