Salmoak 89:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna. (Jaunak)

4. «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,David neure zerbitzariari zin eginez:

5. “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,sendo sekulako zure tronua”». (Jainko paregabeari gorazarrea)

6. Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,aingeruen batzarrean zure leialtasuna.

7. Nor han goian Jaunaren pareko?Nor jainkoen artean Jauna bezalako?

8. Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan,handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.

Salmoak 89