Salmoak 88:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hel bekizu nire otoitza, makur belarria nire garrasira!

4. Zoritxarrez josia nago, Herio Leize ertzean nire bizia.

5. Zulora doazenekin bat egina naukate, hain nago indargabetua.

6. Herioaren esku utzia nago, erail eta hilobian sartuak bezala:ez dituzu gehiago gogoan izango,zurekiko lokarriak moztuak baitituzte.

7. Zulo sakonera jaurti nauzu, barren-barreneko ilunpetara.

Salmoak 88