Salmoak 68:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.

12. Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:

13. «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,

14. zuek artegian atsedenean zaudetelarik.Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,lumak urre gorriz.

15. Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,Mendi-ospelean elurra ari zuen.

16. Baxango mendi, mendi gorena,gailur garaidun Baxango mendia,

Salmoak 68