1. Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
2. kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
3. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!Zure indar handiaren aurrean,makurtu egiten dira zure etsaiak.
4. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzenĀ».
5. Zatozte, ikus Jainkoak eginak,izugarriak gizakientzat haren ekintzak: