Salmoak 55:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak,zuk nauzu mespretxatzen.

15. Solaskide gozo zintudan,elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.

16. Betorkie bat-batean heriotza,jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera,gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!

17. Nik Jainkoari egin nion deieta Jaunak salbatu egin ninduen.

18. Arrats, goiz eta eguerdi, kexu eta intzirika nengoela,entzun zuen hark nire ahotsa.

Salmoak 55