Salmoak 48:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bertako jauregien artean, gotorleku seguru ageri da Jainkoa.

5. Hara, erregeek elkar hartu zuteneta denak batera haren aurka oldartu.

6. Baina Sion ikustean, izutu egin zireneta ihesi joan ikaraz.

7. Orduan, dardarak hartu zituen,oinaze larriak, emakumea erdiminetan bezala,

8. ekialdeko haizeak ur handietako ontziakpuskatzen dituenean bezala.

9. Entzun izan duguna geuk ikusi duguJaun ahalguztidunaren hirian, geure Jainkoaren hirian:sendo ezarri duela Jainkoak betiko!

Salmoak 48