Salmoak 42:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.

7. Ene Jainko, triste dut bihotza;horregatik zakartzat gogoraJordan aldetik, Hermon gainetik, Mitzar menditik.

8. Zure ur-jauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize:zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit.

9. Jaunak bere maitasuna bidaliko dit egunezeta gorespen eta otoitz egingo diot gaueznire bizia den Jainkoari.

10. Hauxe esango diot: «Ene haitz, zergatik ahaztu nauzu?Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?»

11. Hezurrak ere mailatuak ditut, etsaiek iseka egiten didate,etengabe ari zaizkidala: «Non duk Jainkoa?»

Salmoak 42