Salmoak 41:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.

3. Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,ez du utziko etsaien gogara.

4. Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,eta gaixoaldian oneratuko.

5. Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».

6. Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»

7. Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.

Salmoak 41