Salmoak 37:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Galdu egingo dira gaiztoak;Jaunaren etsaiak, zelaietako belar ondua bezala,su hartu eta ketan joango dira.

21. Gaiztoak maileguan hartu eta ez du itzultzen,zintzoak errukitu eta eman egiten du.

22. Jaunak bedeinkatuak izango dira herrialdearen jabe;hark madarikatuak, berriz, betiko hondatuak.

23. Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoaketa atsegin duen bidetik eramaten.

24. Estropezu egiten badu ere, ez da erortzen,eskutik heltzen baitio Jaunak.

Salmoak 37