Salmoak 31:9-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.

10. Erruki, Jauna, larri naiz eta:saminaren saminez erretzen dauzkatbegiak, eztarria, gorputz osoa.

11. Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.

12. Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek.Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.

13. Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala,alferreko tresna bainintzan.

14. Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.

15. Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantzaeta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».

16. Zure eskuetan nire zoria:libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik!

17. Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,salba nazazu zeure maitasunaz.

Salmoak 31