Salmoak 2:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,lur osoaren jabe egingo zaitut.

9. Burdinazko makilaz hautsiko dituzu,buztinezko ontzia bezala puskatuko».

10. Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;zentza zaitezte, munduko agintariok.

11. Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz,

12. oi gizaki hilkorrok,bera sumindu eta zuen nagusigoa gal ez dadin,bat-batean pizten baitzaio haserrea.Zorionekoak harengan babesten direnak!

Salmoak 2