Salmoak 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zer dabiltza nazioak asaldaturik?Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan?

2. Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen aurkaaltxatzen dira mundu honetako erregeak,elkar hartzen dute agintedunek:

3. «Hauts dezagun haien nagusigoa,eten ditzagun haien lokarriak!»

4. Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,Jaunak iseka haien lepotik.

5. Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:

Salmoak 2