Salmoak 139:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zuk eratu didazu gorputza,zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.

14. Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,zeure egintza miragarrietan nabarmena!Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,

15. nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,isilpean eratzen ari nintzela,lurraren barruan ehunduz nindoala.

16. Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,idatziak zeuden denak zure liburuan;eratuak zenituen nire egunak,bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.

Salmoak 139