Salmoak 129:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Baina Jaunak, zuzena baita,hautsi egin du gaiztoen uztarria».

5. Jo bezate atzera, lotsaturik, Sion gorroto dutenek!

6. Izan bitez teilatuko belarraren pareko!Ebaki aurretik ihartzen da;

7. ez du egiten harekin igitariak eskutadarik,ez biltzaileak besakadarik;

8. ez die inork esaten, ondotik pasatzean:«Bedeinka zaitzatela Jaunak!Jaunaren izenean bedeinkatzen zaituztegu».

Salmoak 129