Salmoak 12:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu;geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»

6. Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako,behartsuak intzirika ari direlako,oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».

7. Jaunaren hitzak jatorrak dira,zilar garbia, zazpitan birfindua.

8. Zeuk, Jauna, zeuk babestuko gaituzu beti,zeuk babestuko horrelako jendearengandik:

Salmoak 12