Salmoak 119:66-73 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

66. Irakatsi niri ongi bereizten eta ezagutzen,zure aginduez fidatzen bainaiz.

67. Atsekabetua izan aurretik, desbideraturik nenbilen;orain, ordea, zure esana dut betetzen.

68. Ona zara zu eta ongilea: irakatsi niri zeure arauak!

69. Gezurrez josten naute harroputzek;nik bihotz-bihotzez betetzen ditut zure legeak.

70. Harria bezain gogorra dute bihotza;nik zure irakaspena dut gozamen.

71. Beharrezkoa nuen atsekabetua izatea, zure arauak ikasteko.

72. Zein ona niretzat zure irakaspena,urre-zilarrezko milaka txanpon baino baliotsuagoa!

73. Zure eskuek egin ninduten eta eratu:emadazu adimena, zure aginduak ikas ditzadan.

Salmoak 119