115. Alde niregandik, gaizkileok,neure Jainkoaren aginduak gorde ahal ditzadan.
116. Eutsi niri, zeuk hitzeman bezala, eta biziko naiz;ez dakidala neure esperantza huts gerta.
117. Emadazu eskua eta salbatuko naiz,begi aurrean izango ditut beti zure arauak.
118. Mespretxatu egiten dituzu zure arauetatik saihesten direnak,gezur huts baitira horien egitasmoak.
119. Zabortzat dauzkazu munduko gaizto guztiak;horregatik maite ditut zure xedapenak.