18. Mendi garaiak ahuntzentzat dira,harkaitzak azkonarren gordeleku.
19. Ilargiak urtaroak finkatzen ditu,eguzkiak badaki noiz ezkutatu.
20. Iluna zabaltzean, badator gaua:basapiztia denak harat-honat dabiltza.
21. Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila,Jainkoari janari eske.
22. Eguzkia irtetean, haiek barrura,beren gordelekuetan etzatera.
23. Orduan, gizakia bere eginkizunetara doa,arratsa arte lanera.