Salmoak 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna, zergatik gelditzen zara urrun?Zergatik ezkutatzen larrialdian?

2. Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari,asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.

3. Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil;bidegabez irabazten dueta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten.

4. Bekokia altxaturik, ez da arduratzen:«Ez da Jainkorik», pentsatzen du.

5. Egiten duen guztiak arrakasta du;Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat;etsaiak ez zaizkio axola.

6. «Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—;zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».

Salmoak 10