4. Handik laster, Booz berbera etorri zen Belendik eta esan zien igitariei:—Jauna zuekin.Haiek erantzun:—Jaunak bedeinka zaitzala.
5. Boozek galdegin zion igitari-buruari:—Nor dugu neska hau?
6. Hark erantzun:—Noemirekin Moabetik etorritako neska atzerritar hura.
7. Igitarien atzetik garagarburuak biltzeko baimena eskatu dit. Goizetik oraintsu arte aritu da lanean eta utzi berria du, itzalean atseden hartzeko.
8. Orduan, esan zion Boozek Ruti:—Adizu! Ez zaitez joan soro honetatik beste inora garagarburuak biltzera. Jarrai hemen lanean nire morroiekin.