7. Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.
8. Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.
9. Efraim, basasto tematsua,Asiriara joan da,aliatuak erosi ditu.
10. Eskain diezaiela dirua herrieiā¦Nik bilduko ditut orain,laster kizkurtuko diraerrege nagusiaren zamapean.
11. Aldareak ugaldu ditu Efraimekbekatua kentzeko,baina bekatu-bide gertatuzaizkio aldareak.